Olaiaren erronka Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 20a

Dagoeneko Okendon da Sanmarko mankomunitateko azken birziklapen kanpaina. Etxe ibiltari honetan Olaia eta Aitor biziko dira eta igandea bitartean izango dira bertan. Honakoa Sanmarko mankomunitatea, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeek antolatu dute.

Asteazkenetik aurrera Okendo plazan biziko dira Olaia eta Aitor. Birziklapen ekimen berritzaile hau dagoeneko ezaguna egin da izan ere, kristalezko etxe honetan gertatzen den guztia ikus dezakete herritarrek, gainera euren elkarrizketak ere kanpotik entzun daitezke. Olaiaren erronka izena eman zaio kanpainari Olaiak Aitor birziklatzen ikastea lortu behar duelako. Horrekin batera, birziklatzearen gaineko informazio zabaldu eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea zein garrantzitsua den izango da hauek luzatuko duten mezua.

Gainera, gazteek Lasarte-Orian egingo duten egonaldian hainbat bisita jasoko dituzte. Euren egunerokoak kaletik bertatik jarraitzeaz gain, saretik ere jarrai daiteke zuzenean .