Bikote gazteak eguneroko bizitza egiten du kristalezko etxe honetan "guretzako elkarbizitza normala da" azaldu digu Aitorrek "nik ez nuen ezer birziklatzen eta Olaiak erakusten dit hau egoki egiten, dagoeneko asko ikasi dut". Olaiak ere hitz onak izan ditu bere pisu-kidearentzat "Aitorrek lehen alferkeriagatik ez zuen birziklatzen eta egia esan, nahikoa ikasle ona da eta asko aurreratu du elkarrekin bizitzen gaudenetik".
Oso kanpaina deigarria da eta bizilagun askoren jakin mina piztu du goizeko lehen ordutik. "Jendea kristalera hurbiltzen da eta tarteka galderak egiten dizkigu. Guk ez dugu erantzungo izan ere, gurekin komunikatzeko sare sozialen bidez egin behar da edota gure blogaren bitartez, guretzako kristala beste pareta bat da".
"Zenbat zabor sortzen dugun ikusi eta honen ardura hartu behar dugula azpimarratu nahi dugu". Egoki birziklatuta, hondakinak gutxitzen direla jabetu behar gara". Euren bizipenak www.olaiarenerronka.net-en jarrai daitezke zuzenean. Sanmarko mankomunitatea, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeek antolatu dute ekintza berritzaile hau.

