Fortunata Zuaznabar herritarrak gaur bete ditu 100 urte. Sausta baserrian jaiotakoa da Fortunata, egun Sasoeta eskola kokatuta dagoen eremuan zegoen baserria hain zuzen. Hain egun berezian festa handia antolatu diote senide eta lagunek. Familiarekin egin du bazkari handia eta arratsaldean auzoko bizilagunen eskutik omenaldia jaso du, euskal dantza eta doinuek lekua izan dute honetan eta Antton Garin ere aritu da bertsotan Fortunatarentzat. Udaletik Gorka Lizarragak lore sorta bat eraman dio amonari eta loreak ere jaso ditu Zabaleta auzoko bizilagunen eskutik.