Topaketa espero baino jendetsuagoa izaten ari da, ia 200 profesionalek eman dutelako izena honetan eta antolatzaileak pozik azaldu dira.
Topaketen irekiera ekitaldi ofizialean parte hartu dute Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkateak, Eusko Jaurlaritzako Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusiak, EUDEL-en ordezkaria Basauriko alkatea den Andoni Busquet eta Carlos Ruiz Kutxako ordezkariak.
