Lasarte-Oriako Udaleko gizarte zerbitzuek astelehenean hitzaldia eskiani zuten Biyak Bat erretiratuen elkartean. Maite Higueros Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta Itsaso teknikaria izan ziren bertan gizarte zerbitzuen lana azaltzen.
Lehen mailako arretarako zerbitzu honetan egiten den informazio, orientazio eta esku hartzei buruz mintzatu ziren. Zehazki adineko pertsonei eta haien famili edo zaintzaileei zuzenduak dauden zerbitzuak azaldu zituzten: etxez etxeko laguntza zerbitzua, telelaguntza, laguntza teknikoak, eguneko zentroa, sendian programa, aldi baterako egonaldiak, laguntza ekonomikoak, etxebizitza komunitarioak eta adinduen egoitza besteak beste.
Hauek lortzeko behar diren eskakizunak ere aipatu zituzten eta herritarren galderei erantzun behar izan zieten, behin baino gehiagotan.