Biyak Bat Erretiratuen elkarteak Costa Brava-ra eta zehazki Lloret de Mar-era hamahiru egunetako bidaia antolatu du, maiatzaren 22tik ekainaren 3ra.
Lau izarretako hotelean izango da egonaldia eta otordu eta txangoak prezioaren barne daudela azaldu dute.
Irteeraren prezioa elkarteko bazkideentzat 475 eurotako da eta bazkideak ez direnentzat, 527 eurokoa. Pertsona bakarrarentzako gela eskatzen duenak 180 euroko gehi karga ordaindu beharko du.
Informazio gehiago edo izena emateko Biyak Bateko egoitzeko bulegora hurbildu behar da, 10:30ak eta 12:30ak artean.