Arantzazura ibilaldia

Txintxarri 2012ko martxoaren 23a

Donostiako elizbarrutiak, urtero legez, Arantzazuko santutegira ibilaldia antolatu du. Martxoaren 31ean izango da aurten eta “Zorionekoak bakegileak” leloa izango du martxak.
Lasarte-Oriako parrokiek autobusa antolatu dute ibilaldian parte-hartu nahi duten herritarrentzat. Autobusa goizeko 7:45ean aterako da Zumaburuko autobus geltokitik.
Ibilaldirako izena ematea martxoaren 27, 28 eta 29an egin ahalko da San Pedro parrokiako bulego zaharrean, 19:00etatik 20:00etara. Prezioa 13 eurotakoa izango da.