PSE-EEk sortu berri duen informazio buletina aurkeztu zuen astelehena goizean. Lasarte-Oriako Udaleko bozeramaleak, Jesus Zaballosek adierazi zuenez, kargu publikoen lana ez da bakarrik Udaleko bileratara joatea, baizik eta herritarrei horren berri ematea. Helburu horrekin sortu dute “Lasarte-Oria, mas de cerca” berri-papera.
Alderdi sozialistak bere web orrialdean azken hilabeteotan argitaratu dituzten albisteen bilduma da. Guztien artean hiri-hondakinak jasotzeko 5, edukiontziaren alde eta atez ateko bilketa sistemaren aurka aurkeztutako proposamena nabarmendu du. Jesus Zaballosek kritikatu egin du Pablo Barrio alkateak ez diola proposamenaren onarpenaren berri eman Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari.
Berri papera aurkezteaz gain, PSE-EEk gogor kritikatu zuen Herritarren Plataforma Bildurekin elkarlanean jarraitzen duelako.