Manifestazioaren aldeko atxikimenduak

Txintxarri 2012ko martxoaren 23a

Lasarte-Oriako ezker abertzaleak asteazkenean egin zuen agerraldian bat egiten zuen Martxoak 29ko greba deialdiarekin eta herritarrak greban parte hartzera gonbidatu zituzten. Era berean, grebaren alde Buruntzaldeko LABek gaur egingo duen manifestaldiari bere atxikimendua adierazi zuten. Eta ezker abertzaleaz gain, Akelarre Gazte kolektiboak ere, herritarren txokoa atalean irakurri daitekeen bezala, bat egiten du ekimenarekin. Manifestazioa gaur arratsaldeko 19:00etan Okendo plazatik aterako da eta gure herriko kaleetatik barrena Euskal Herriaren burujabetza ekonomiko eta politikoa egoera honen irtenbide bezala aldarrikatuko du.