
Behin Amaiurren, hitzaldia eskaini zuten Historiako ikasle Xuban Zubiria, Ugaitz Agirre eta Luken Arkarazo usurbildarrek.
Amaiurren historia
Behin Amaiurrera iritsita, Historiako ikasle diren Luken Arkarazo, Ugaitz Agirre eta Xuban Zubiria usurbildarrek hitzaldi bat eman zuten.
Duela 500 urte Amaiurren izandako gertaerak, orduko testuinguru soziopolitikoa eta gaur egunera arte, han gertatutakoak izan duen ondorioak azaldu nahi izan zituzten.
Hitzaldi interesgarriaren ostean, hamaiketako egin zuten Amaiurreko monolitoaren azpian, eta jaitsiera trikitixaren laguntzaz egin zuten autobusez Elizondora joateko.
Elizondon bertan, triki-poteoan aritu ziren tabernaz taberna eta euskal dantzen doinuen laguntzaz, izan zen arin-arin edota fandangorik ere.
Hantxe bazkaldu ostean, arratsaldean tribial moduko joko bat egin zuten. Besteak beste, Nafar erresumari buruzko galdera historikoak erantzun behar izan zituzten, mimika egin, Euskal Herriko herri ezberdinak mapan kokatu etab.
Nafarroa aldean egun zoragarria igarota, arratsaldeko 18:00tan buelta egin zuten.