Lau astetan hainbat bitxi eta belarritako egin dituzte Erribera kaleko Ttakunen lokal zaharrean Bitxigintza ikastaroan parte hartu dutenek. Martxoan 8an hasita ostegunero bildu dira arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean eta datorren ostegunerako deitu den greba dela eta, ostiralera aurreratu zuten azken saioa.
Ttakunek antolatu duen tailerrean, Olga Blanco bitxigilearen laguntzarekin, material birziklatua erabili dute bitxiak egiteko, esaterako kortxoak edo arropa zaharrak. Olga Blancok bigarren urtez jarraian eman du ikastaroa eta parte hartu dutenak oso gustura aritu dira. Modu errazean sortu dituzte bitxiak, edozeinek egiteko moduko gauzak egin dituzte.
Aipagarria da gainera ikastaroan gauza zaharrak birziklatuz sortu direla pieza berriak, diru gutxirekin gauza politak egitea posible dela frogatuz.