Eureka! Zientzia Museora irteera

Txintxarri 2012ko martxoaren 26a

Apirilaren 4an, asteazkenean, Aste Santuaren atarian, Eureka! Zientzia Museora irteera antolatu du Ttakunek 5-8 urte arteko haurrentzat. Ttakuneko aisia sailak jakin arazi duenez, Eureka! Zientzi museo eta planetarium-a ikusteko aukera eskainiko duen irteera honetan, HH4 eta LH2 maila arteko haurrek parte hartu dezakete eta nahi duen ororentzat irekia izango da.
Goiz osoko irteera izango da, 10:00etan Erribera kaleko lokaletik abiatuko dira eta 13:30ean, Zumaburuko autobus geltokian jaso beharko dira haurrak. Ttakuneko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 10 euro.