Aitona Matiasekin oroituz

Txintxarri 2012ko martxoaren 26a

Gaur egun pil-pilean dagoen gai bat jorratu zuten larunbat arratsaldean Manuel Lekuona kultur-etxean, alzheimerrarena hain zuzen. Txotxongilo ikuskizun goxo baten bidez kontatu zuten geroz eta jende gehiagori erasaten dion gaitza. Gai gordina bere oinarrian, baina kontatzeko eran leuna.
Kataluniako “Teatre Nu” antzerki konpainiaren ideia orijinala izan zen Nora biloba eta Matias aitonaren harreman afektiboa txotxongilo bidez taularatzea.
Printzipioz txikienei bideratutako antzerkia bada ere, helduek ere primeran pasatu zuten aitona-biloba arteko sinbosia ikusten.
Maitatzea garrantzitsuena
Izan ere, Norak ez du ikusten aitonaren meoria galtzea gertakizun tragiko gisa, errealitateare parte ikusten du, aldagarria den zerbait, eta ondorioz, aitonak gainditu egin dezakeela sinestera iristen da.
Horretarako, eginahalak eta bi egiten ditu aitonak bere izena gogora dezan, eta lortuko ez badu ere, uneoro erakutsiko dio zenbateraino maite duen. Alzhaimerra ez baita besarkada bidez kutsatzen, maitasuna bai.