Jolasak, irteerak, ibilaldiak... eta berrikuntza ugari dago aurtengo udarako Ttakun Kultur elkarteak antolatu dituen Udaleku itxi eta kanpaldietan.
LH3 eta DBH4 maila bitarteko gaztetxoek uda honetan aspertzeko astirik ez dutela izango eta primeran igaroko dutela aurreratu digute Aisia saileko arduradunek.
Udaleku itxiak
Berrikuntza nagusia LH3 eta LH6 mailako gaztetxoen atalean dago. Iaz ez bezala, aurten bi kanpaldi desberdin egingo dira.
LH3 eta LH4 mailako haurrak Mendigorriara joango dira uztailaren 17a eta 28a bitartean.
“Aurreko urteetako etxe berean izango dira haurrak. Eta honen berezitasun handiena, igerilekua duela da,” gogoratu dute antolatzaileek.
Bestetik, Valdegovia eta bere inguruak ezagutu ahalko dituzte zaharrenek, LH5 eta LH6 mailako gaztetxoek.
Egonaldia uztailaren 3 eta 14aren bitartean izango da. Aisiako saileko arduradunek jakitera eman dutenez, Valdegoviako aterpetxean egingo dira haurrak eta honetan, “bainatzeko lekua izango dute”.
Gainera, lehenengo egunetan bibac-ak egingo dutela, hau da aterpetxetik kanpo lo egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Eta Udalekuetan noski jolasak, irteerak, gaubelak eta milaka ekintza dibertigarri izango dituzte egunero gozatzeko.
Mendigorria eta Valdegoviako udalekuen prezioa 235 eurotako da. Ttakuneko bazkideek, berriz, 217 euro ordaindu behar dituzte.
Udaleku gehi txokoak
Gainera, aurten ere, bi udaleku itxi hauek, Mendigorria eta Valdegovia, Txokoekin uztartu daitezke. Era honetara, gaztetxoek haien lagunekin hilabete osoa igaro eta mila bizipen partekatu ditzakete.
Eskaintza hauen kasuan, Lasarte-Orian erroldatuek 288 euro ordaindu behar dituzte edo erroldatu gabeek, 311 euro.
KTG kanpaldiak
Era berean, DBH-ko gaztetxoentzat kanpaldi ibiltariak izango dira eta aurten ere, ibilbidea aldatu ta Euskal Herriko beste txoko batzuk ezagutzeko aukera izango dituzte.
DBH1 mailako gazteek Zumaia-Bakio kostaldeko ibilbidea egingo dute uztailaren 3tik 4ra.
Eta DBH 2 eta 4 maila artekoek, berriz, Bortzirietan barrena, hau da, Nafarroako iparraldean ibiliko dira. Lesaka, Bera, Arantza eta inguruko hainabt herri ezagutu ahalko dituzte.
Bi kanpaldi hauetan gainera, lagun berriak egiteko auketa izango dute gazteek Durango eta Hernaniko taldeekin batera egingo baitute bidea.
Antolatzaileek jakin arazi digutenez, mendi ibilbideak, abentura eta ur ekintzak... izango dira bi kanpaldieetan, “gazteek primeran pasatzeko”.
Bi kanpaldien prezioa 245 eurotakoa da, baina Ttakuneko bazkideek beherapena dute eta hauentzako prezioa 227 eurotako da.
Izena ematea
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, bai Udaleku itxi, baita kanpaldietan izena emateko lehentasuna izango dute Ttakuneko bazkide eta Gazte kluba eta Kuadrillategiko partaideek.
Hauek martxoaren 26tik apirilaren 20ra eman behar dute izena behar dira.
Gainontzekoak apirilaren 23tik maiatzaren 18ra egin ahalko dute izena ematea.
Honetarako bi bide egongo dira batetik Ttakun kultur elkartera hurbildu eta ordainketa txartelarekin egin edo 2101 0048 25 0010089696 kontu korronte zenbakira transferentzia eginez. Azken kasu honetan ordain agiriaren kopia eraman beharko da Ttakuneko bulegora.
Internet bidez ere izena eman ahalko da. Era honetara egiten dutenei, lekua mezu bidez ziurtaraziko zaie.
Guraso bilerak
Honetaz gain, gurasoekin bilerak egingo dituzte udaleku itxi eta kanpaldietako nondik norakoak azaltzeko.
Gauzak honela, udaleku itxietako bilerak Manuel Lekuona kultur-etxean izango dira Mendigorria ekainaren 8a, 17:00etan etaValdegovia ekainaren 8a, 18:15etan izango dira.
Eta kanpaldietakoak, berriz, leku berean Zumaia-Bakio ekainaren 22an, 17:00etan eta DBH 2-4 ekainaren 22an, 18:15ean.

