Lehengo astean, LOKEko judokek bi txapelketa garrantzitsu izan zituzten, batetik txikienek sanboko alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketa izan zuten Anoetan eta bestetik, Oscar Garrido eta Fermin Balda judoko kadete mailako Superkopan izan ziren Madrilen.
Taldeko txikienek lortu zituzten emaitza paregabeak oraingoan. Alebin mailan, Eneko Eizagirre eta Beñat Eleizegik bere mailako lehenengo postua eskuratu zuten; Ander Garrido bigarren izan zen eta Alex Saseta, Manu Revuelta eta Garikoitz Menak hirugarren postuan izan ziren.
Eta Jorge Revuelta eta Haritz Urdangarin infantilek ere, dominak lortu zituzten, bi brontzeko.
Tamalez, Madrilen, kadete mailako kopan Oscar Garridok eta Fermin Baldak ez zuten zorterik izan eta haien lehenengo borroketan kanporatuak izan ziren.