Bihar erdiguneko bizilagunek itxiko dute auzoz-auzoko bileren bigarren fasea. Udalak dagoeneko dinamika hauen bitartez bizilagunen proposamenak eta lehentasunak jaso ditu eta proiektuak garatzea izango da hurrengo lana. Proiektu hauen bidegarritasuna aztertuko dute udaleko teknikariek eta ondoren bizilagunei emaitzak aurkezteko garaia izango da. Aurkeztuko zaizkien proiektuen artean aukeratu beharko dute herritarrek.
Horrela izanda, udaletik Sasoeta eta erdiguneko bizilagunak bilera hauetan parte hartzea animatu nahi dituzte Parte-Hartze Batzordetik. Bi bilerak 19:00etan izango dira, lehenengoa Sasoeta eskolan eta bigarrena berriz ere, kultur-etxean.
Horretaz gain, lehenengo bilerara joaterik izan ez zutenei adierazi nahi zaie auzoko ekarpenak jaso nahi izanez gero, kultur-etxean edo partehartzea@lasate-oria.org helbidean eskaera eginaz lortzeko aukera izango dutela.
