Elizek Aste Santurako egitarau berezia dute

Txintxarri Aldizkaria 2012ko mar. 28a, 11:47

Herriko elizek egitarau bateratua dute Aste Santu honetan. Horrela Lasarte-Oriako fededunek ohi bezala aukera izango dute egun santu hauetan elizkizun ekimen bereziak jarraitzeko.

Horrela izanda ostegun santuan San Pedro elizan meza santua 19:00etan egingo da euskaraz. Arantzazukoan goizeko 11:00etan aitorpen komunitarioa izango da eta 19:00etan ere meza santua gazteleraz. Brigidatarren komentuan berriz, ostegunean meza santua 17:30ean egingo da elebitan eta ordu santua 22:00etan.

Ostiralean berriz, Kalbario bidea egingo da 8:00etan San Pedro elizatik Zabaleta bideraino. Arantzazuko elizak 10:00etan gurutze bidea abiatuko du Azkorteko ermitara eta Brigidatan, 11:00etan egingo dute hau kaperan. Arratsaldean San Pedro elizan pasioa izango da 18:00etan gazteleraz, Arantzazun euskaraz 18:00etan eta Brigidatan 16:30ean elebitan.

Azkenik, larunbatean Arantzazun eta Brigidatan pazko gaubela egingo da. Lehenengoan 21:00etan eta Brigidetan 19:00etan, bi mezak elebitan izango dira.