Liburuak elkartearen gastronomia eta kultur arloak jaso ditu eta gaur aurkeztuko da elkartean bertan 20:00etan. Ondoren bertaratzen direnentzat zerbait jan eta edatera gonbidatuko dituzte Semblanteko kideek.
Larunbatean "Sueño andaluz" ikuskizuna antolatu dute Manuel Lekuona kultur-etxean 19:00etan eta iganderako elkartearen egoitzan, bazkari herrikoia, "Amigos del Sur" taldearen emanaldia, dantza eta festa amaierako ekintza izango dira urteurrena behar bezala ospatzeko.
