29_Lapurreta Casa del Pueblo-n

Txintxarri 2012ko martxoaren 29a

Lasarte-Oriako Casa del Pueblon lapurrak sartu dira. Makinetako diru guztia eraman dute baita telebista ere. Pertsiana puskatu eta lehiotik sartu direlaren susmoa dute.

Herriko alderdi sozialistaren egoitzan sartu dira lapurreta egitera. Tabernan zeuden makinetako dirua eraman dute eta telebista ere. Oraindik ez dakite zenbateko kaltea izan den dena hankaz gora aurkitu baitute. Ertzaintza bertan izan da egoitzako kudeatzaileek deituta.

Aipatu behar da ez dela azken asteetako lapurreta bakarrra izan ere, astelehen gauean Txartel inguruan aparkatuta zeuden kotxe askotan lapurtu zutela adierazi digute udaltzainek.