M-29 Greba Orokorra

Txintxarri Aldizkaria 2012ko mar. 29a, 10:34
Lasarte-Oria itxi itxurarekin esnatu da gaur. Kotxe karabanak 8:00etan hasi du bere ibilbidea herriko kaleetan barrena. Michelingo produkzioa geldituta dagoela adierazi digute langileek izan ere, bertako bost sindikatuek babestu dute Greba eguna. Hala ere, tentsio uneak izan dira bulegotako langile batzuk lanera sartu nahi izan dutenean. Ertzaintzak lagundu behar izan ditu piketeen txistuen artean.
Lasarte-Oria itxita degoelaren itxura dauka. Michelin herriko enpresa handienetakoa esaterako, produkzioa geldituta daukala adierazi digute sindikatuek. Piketeak goizean goizetik izan dira honen sarreran eta azaldu digutenez bulegotako langile batzuk sartu dira lanera. Hauek bai ertzaintzaren laguntza izan dute euren postuetara sartu ahal izateko. Gainontzean giro lasaiean ari da burutzen Greba eguna herrian. Gure Facebook eta Twitter kontuen bitartez joango gara ere herriko informazioa ematen.