Herriko alderdi sozialistaren egoitzan sartu dira lapurreta egitera. Tabernan zeuden makinetako dirua eraman dute eta telebista ere. Oraindik ez dakite zenbateko kaltea izan den dena hankaz gora aurkitu baitute. Ertzaintza bertan izan da egoitzako kudeatzaileek deituta.
Aipatu behar da ez dela azken asteetako lapurreta bakarrra izan ere, astelehen gauean Txartel inguruan aparkatuta zeuden kotxe askotan lapurtu zutela adierazi digute udaltzainek.