30_Semblanteren sukalde kontuak

maider-azurmendi 2012ko mar. 30a, 02:00

Herriko Semblante Andaluz elkarteak 20. urteurreneko egitarau berezia asteazkenean hasi zuen elkarteko bazkideen laguntzarekin argitaratutako “20 años entre folklore y fogones” liburuaren aurkezpenarekin.

Semblante Andaluz elkarteak 20 urte betzen ditu eta hain urteurren berezia ospatzeko, ekimen ezberdinak antolatu ditu astebururako.
Hala ere, asteazkenean elkartearen egoitzan aurkeztu zuten urteurrena ospatzeko kaleratutako “20 años entre folklore y fogones” liburuxka. Honetan elkarteak urte hauetan izan dituen hiru lehendakariek, Abdon Fernandez egungo lehendakaria dena, Jose Perez eta Antonio Pedraza parte hartu zuten.
Jose Perez lehenengoa izanda, hitza hartu eta gogora ekarri nahi izan zituen elkartearen lehen urratsak. Eskerrak eman zituen hasiera horretan dirua jarri zuten bazkideei eta gogora ekarri zituen ere dagoeneko hilda dauden bazkideen lana. Hirurek eskerrak eman zizkieten bazkideei eta elkartearen etorkizuna luzea izateko lanean jarraituko dutela azpimarratu zuten.
Asteburu oparoa
Larunbatean “Sueño andaluz” ikuskizuna antolatu du Semblantek Manuel Lekuona kultur-etxean 19:00etan eta iganderako elkartearen egoitzan bazkari herrikoia egingo dute. “Amigos del Sur” taldearen emanaldia izango dute bazkal ostean eta dantzaldia ondoren. Festa amaierako ekintza berezia ere antolatu dute 20:00etan urteurrenari amaiera borobila emateko.