30_Txapelketa gozoa Okendo plazan

Txintxarri 2012ko martxoaren 30a

Sukaldaritzan murgilduko ziren ordu batzuetan Gazte Klubeko gaztetxoak. Okendo plazan ostiralean postre txapelketa egin zuten 17:30tatik aurrera. Hauek prestatzeko osagai asko erabili ahal izan zituzten baina soilik mikrouhina. Batzuek postre hotzak egin zituzten batidoak esaterako baina askok betiko bizkotxoa egitera jo zuten. Hori bai, ukitu pertsonalarekin. Saria banatzeaz arduratu ziren Taxio Arrizabalaga eta Alaitz Mendizabal zinegotziak. Hauek epaile lanak egiteko haurren postre guztiak dastatu zituzten. Saria,Tati’s-en bazkari edo afaria bost lagunentzako.