Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñaki Salvador pianista, akordeoilari eta musika moldatzaile gisa aritu izan da disko eta kontzertu askotan, beti euskal kantagintzari lotutako ibilbidean. Gaurkoan “Kantaginjazz” proposamen berriarekin dator Lasarte-Oriara. Honetan Iñakiren pianoak eta Ainara Ortegaren ahotsak Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Perez eta beste hainbaten euskal kanten jazz bertsioak eskainiko dituzte Manuel Lekuona kultur-etxeko oholtza gainean gaur 19:00etan hasiko den kontzertuan. Emanaldi hau Gizarte Kutxak babestutako kontzertua izaki, sarrera doakoa izango da.