Ostarteren jai solidarioa larunbatean

Txintxarri 2012ko martxoaren 30a

Bihar larunbata, Adsis Fundazioak Bolivian garatzen duen UTASA izeneko proiektuaren aldeko elkartasun festa izango da herriko Ostarte Gazte taldearen eskutik. Jaialdia Brigiden pareko kalean egingo da. Bertan taberna bat jarriko dute antolatzaileek eta umeentzako tailer ezberdinak burutzeko aukera izango da; aurpegiak margotzeko tailerra, pultserak egitekoa, txapak egitekoa besteak beste. Bidezko Merkataritzako produktuen salmentarako postua ere jarriko da. Azkenik tonbola solidarioan parte hartzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek. Jaialdia 10:00etatik 14:00ak arte egingo da.