Emakumeen Zentro Zibikoak ikastaroetan eskaintza zabala du aurtengoan eta era guztietako ikastaroak daude herriko emakumeen eskura. Kantua, sukaldaritza, batuka, yoga, pilates, sabel dantza, jantzi konponketak eta patroiak, eskulanak, bitxigintza, frantsesa eta Tai-chi ikastaroak daude aukeran beste askoren artean. Ikastaro hauek apirilaren 10an hasi eta ekainaren 28ra bitartean burutuko dira.
Izena ematea Zentro Zibikoan bertan egin beharko da izan ere, ez da telefonoz matrikulaziorik onartuko. Aurkeztutakoen artean badira doakoak diren ikastaro batzuek: osteguneko gimnasiaren bigarren txanda, osteguneko eskulanak, orratz-lanak, jantzigintza, jantzi konponketak eta patroiak, frantses mintza praktika eta euskara txokoa. Hauetan hala ere, izena eman behar dela azpimarratzen dute antolatzaileek. Apirilaren 4a izango da izena emateko azken eguna.