Ipuin kontalarien lilura

Txintxarri 2012ko martxoaren 30a

Inguma taldearen eskutik astearte arratsaldean ipuin kontalariarentzat tartea izan zen Manuel Lekuona kultur-etxean. Saioaren izena “Bidaian”, bost eta sei urteko txikientzat zuzendutako ipuina izan zen. Istorioaren magiak harrapatuta bidaia batean murgildu ahal izan ziren bertan bildutako haur guztiak izan ere, goraino bete zuten liburutegiko gela. Ekintza hau Gizarte Kutxak babestutakoa izan zen eta aldi berean kultur-etxearen egitarauaren baitan antolatuta.