Gazte klubekoen postre txapelketa Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 30a

Arratsaldean Okendo plazan burutuko dute txapelketa gozoa. 17:30ean hasiko dira eta honetan epaile lanetan arituko dira Taxio Arrizabalaga eta Alaitz Mendizabal zinegotziek.

Gazte Klubeko haurrak gabonetan burututako euskal astean.
Sukaldaritzan murgilduko dira ordu batzuetan Gazte Klubeko gaztetxoak. Okendo plazan postre txapelketa egingo dute 17:30tatik aurrera. Hauek prestatzeko osagai asko erabili ahal izango dituzte baina soilik mikrouhina. Hoberenarentzat saria izango da eta hau erabakitzeaz arduratuko dira Taxio Arrizabalaga eta Alaitz Mendizabal zinegotziek. Hauek epaile lanak egiteko haurren postre guztiak dastatu beharko dituzte ondoren goxoenak saritzeko.