Pianoa eta ahotsa uztartuz

jon-altuna-egitegi 2012ko martxoaren 30a

“Kantaginjazz” ikuskizuna eskaini zuten Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariek ostiral iluntzean Manuel Lekuona kultur-etxean. Kutxaren gizarte ekimen baten barnean kokatuta zegoen kontzertua, eta beraz, dohainik gozatu ahal izan zuten herritarrek bi artisten ikuskizuna.

[argazki_art id=8915 alig=erd moztu= altuera=375 oina=b]Iñaki Salvador musikari donostiarra piano-jole, konpositore, Musikeneko jazz-piano irakasle, sortzaile eta musika moldatzailea da.
Auto didakta izan da betidanik, batez ere jazz eta musika modernoa jorratzerako orduan.Hainbat artistekin partekatu ditu bere musika abileziak, bereziki, Espainiako jazz musikari garrantzitsuen alboan aritu da.

Urrezko kolaboratzaile

Euskal Herriko bakarlari famatuenen alboan ere ibili izan da Iñaki Salvador, tartean Mikel Laboa, Mikel Markez eta Imanolen laguntzaile izateko ohorea eduki du.

Ostiraleko ikuskizuna

Euskal talde historikoen hainbat bertsio jo zituzten, tartean Mikel Laboa edota Oskorriren kanta ezagunak besteak beste.
Gozatu ederra hartu zuten Manuel Lekuona kultur-etxera hurbildu ziren herritarrek. Izan ere, pianoaren goxotasuna Ainara Ortegaren ahotsarekin uztartzean, denboran atzera salto egiteko aukera eskaini baitzuten garai bateko taldeen kantuak interpretatzean.
Isiltasuna eta argi leunarekin jolastuz, giro intimista batean burutu zuten kalitate handia izan zuen kontzertua.