Boliviarekin elkartasuna adierazteko, ekintza ugari prestatu ditu asteburuan Ostarte gazte taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 1a

Ostarte gazte taldeak Brijidatarren komentuaren pareko kalean postuak jarri eta umeentzako tailer ezberdinak prestatu zituen Bolivian UTASA proiektuan fundazioak egiten duen laguntza-lana ezagutarazi eta haren aldeko elkartasun mezua zabaldu asmoz.

Goizetik hainbat ekintza burutzeko aukera izan zuten, batez ere txikienek, aurpegia margotu, pultserak egin, txapak prestatu etab. egiteko aukera paregabea eduki baitzuten. Horretaz gain, Bidezko Merkataritza-ko produktuak salgai jarri eta gainera, tonbola solidarioan parte hartzeko aukera izan zuten herritarrek. Arratsaldean, Sasoetan, futbito eta saskibaloi txapelketak antolatu zituzten. Eguraldi ona lagun, Bolivia aldera laguntza eta itxaropena bidali zituzten.

Jende asko bertaratu zen Brijidatarren aurreko kaleetako postuetara.