Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako sozialisten ordezkariak jakin arazi duenez, Gobernuko ordezkariari eskatu dio udaleko lan egutegi alternatiboaren gaia dela eta honetan esku hartzeko. Eskakizun hau egiteko erabakia udalean duela hiru hilabete aurkeztutako errekurtsoaren harira datorrela dio izan ere, “ez da honen inguruan beste berririk izan”. Herriko PSE-EEko ordezkariak nahi du gobernuko ordezkariak berak alkateari esatea bere eginkizunetatik kanpo dagoela lan egutegia egitearen ardura. Donostiako udaletxean dagoeneko hau egin dela azpimarratu nahi izan du eta Bilduk osatutako udal gobernuak atzera egin behar izan duela gai honetan.