Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriko gazte ikastaroetan izena emateko epea gaur hasten da Manuel Lekuonako Gazteentzako informazio bulegoan. Aukeren artean dira estudioko argazkigintza, argazkigintza eta modan espezializatutako makillajea, fantasiazko bitxiak, batuka, txalaparta, Erromanikoa Euskal Herrian, josketa eta konponketak, zeinuen mintzaira, latinoamerikar dantzak eta sabel-dantza besteak beste. Lasarte-Orian erroldatutako herritarrentzat 25,30 euroko prezioa izango dute ikastaroek eta ez erroldatuek berriz 44,60 euro ordaindu beharko dituzte. Epea apirilaren 12rarte izango da zabalik.