Lasarte-Oriako Udal Kirol zerbitzuak apirilaren 11tik maiatzaren 25era, helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko du udal kiroldegian.
Hastapen eta erdi mailako ikastaroa da. Hau astelehenean, azteazkenean eta ostiraletan izango da, arratsaldeko 20:30ean. Izena emateko azken eguna apirilaren 4a, asteazkena da.
Ikastaroak 105,70 euro balio du eta kiroldegiko bazkide direnentzat 58,70 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu edo 943 376 182 telefonora dei dezakezue.