Zientzi museora irteera egin dute txikiek

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 4a

Aste Santuaren atarian, Eureka! Zientzia Museora irteera antolatu zuen Ttakunek bost eta zortzi urte arteko haurrentzat gaurko. Pozik hartu dute autobusa txikiek goiza pasa Donostia aldean egitera.

Ttakuneko aisia sailak antolatuta, Eureka! Zientzi museoa eta planetarium-a ikusteko aukera izango dute gaur goizeko irteeran parte hartu duten HH4 eta LH2 maila arteko haurrek. Pozik abiatu dira Zientzia museora hiru begiraleren laguntzarekin. Bertan ondo zekiten planetariuma ikusteko aukera izango zutela eta simuladorean ibiltzeko irrikan azaldu dira zaharrenek batez ere.

Goiz osoko irteera izango da, 10:00etan Erribera kaleko lokaletik abiatuko dira eta 13:30ean, Zumaburuko autobus geltokian jaso beharko dira haurrak.