Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko azken eguna apirilak 16

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 4a

Udalak gopgoratu nahi du hau dela ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko azken eguna. Erreziboa domiziliatua duten lasarteoriatarren kasuan, dirua egun honetan bertan kargatuko da ere.

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko, domiziliatu gabeko erreziboen kasuan 2012ko apirilaren 16a izango da borondatez hau ordaintzeko azken eguna. Domiziliatu gabe dituzten zergadunen erreziboen bidaltze lanak martxoaren lehenengo astean zehar burutu ziren. Honakoa norbaitek jaso ez badu, edota ale bikoitzaren beharra badu, Udaletxeko bigarren solairuan kokatuta dagoen Zergabilketa sailera jo beharko du edota 943 376187 telefono zenbakira deituta, suertaturiko arazoaren inguruko argibideak emango zaizkio.

Domiziliatutako erreziboen kasuan, ordaindu beharreko kuota zergadun bakoitzak zehaztutako kontuan kargatua izango da apirilaren 16an bertan. Azken egun hau gaindituta, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazi du udalak.