Jesus gurutziltzatu aurreko etapak gogorarazi zituzten herriko fededunek Ostiral Santu egunean. Goizean goizetik hasita, Xabier apaizaren gidaritzapean egin zuten San Pedro eliza eta Sausta baserri aurreko aldare txikiaren arteko bidea. Jende asko bildu zen zitara eta ohitura den moduan, etapa edo egonaldi bakoitzean Ebangelioaren pasarteren bat irakurri, otoitz egin eta kantatu egiten zuten hurrengo egonaldira iritsi bitartean. Behin Sausta aurreko aldarera iritsita, azken irakurketa egin eta "aitaren" batekin amaitu zuten ekitaldia. Orain, ordubete barru, Azkorteko ermitara abiatuko dira Zumaburutik Arantzazuko Ama elizako fededunak eta arratsalderako berriz, mezak daude aurreikusita bai San Pedro eta Arantzazuko Ama elizetan, bai eta Brijidatarren komentuan ere.
