Fededunek gurutzebidea egin dute Ostiral Santu egunez

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 6a

Goizean goiz abiatu dira San Pedro elizatik sinistun asko Zabaletako aldapan gora, Sausta baserri pareko aldare txikiraino.

Jesus gurutziltzatu aurreko etapak gogorarazi zituzten herriko fededunek Ostiral Santu egunean. Goizean goizetik hasita, Xabier apaizaren gidaritzapean egin zuten San Pedro eliza eta Sausta baserri aurreko aldare txikiaren arteko bidea. Jende asko bildu zen zitara eta ohitura den moduan, etapa edo egonaldi bakoitzean Ebangelioaren pasarteren bat irakurri, otoitz egin eta kantatu egiten zuten hurrengo egonaldira iritsi bitartean. Behin Sausta aurreko aldarera iritsita, azken irakurketa egin eta "aitaren" batekin amaitu zuten ekitaldia. Orain, ordubete barru, Azkorteko ermitara abiatuko dira Zumaburutik Arantzazuko Ama elizako fededunak eta arratsalderako berriz, mezak daude aurreikusita bai San Pedro eta Arantzazuko Ama elizetan, bai eta Brijidatarren komentuan ere.

Sausta aurreko aldare txikian egin diute azken egonaldia.