Gizon baten gorpua aurkitu dute Pepene baserrian, buruan tiro bat zuela

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 7a

Bizilagun batek Zabaleta auzoko Pepene baserrian topatu du buruan tiroa zuen gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die ahal bezain lasterren. Horretaz gain, senide baten autoa erreta aurkitu dute handik gertu. Ertzaintza oraindik gertatutako ikertzen ari bada ere, hilketaren hipotesiak hartu du indar gehien.

Hurrengo egunetan informazio gehiago eskaintzen saiatuko gara.