Maialen Chourraut lasarteoriatarrak, berriro ere, Joko olinpiko batzuetan izango da. Herriko palista Espainiako selekzioak apirilaren 3tik 6ra Pauen egin dituen hauteketa probetan nagusi izan da K-1 mailan.
Lau jaitsiera izan ziren K-1 mailako emakumeek egin beharrekoak eta guztietan, akatsak medio, azkarrena izan zen Chourraut.
Maialenek irailean Munduko txapelketan brontzea lortu eta gero, plaza olinpikoa lortu zuen baina ez zen nominatiboa. Pauen egin diren probetan maila horretan duen trebezia erakutsi eta uztailaren amaieran nazioarteko palista hoberenen aurka lehiatuko da Lee Valley White Water Centre-eko kanalean.
Orain prestakuntza lanetan jarraitu behar du Londreseko Joko Olinpikoetan fin egoteko. Asteburu honetan, La Seu D'Urgellen izango da Slalom Olinpikoko Espainiako II. Kopako bigarren saioan.
