Lasarte-Oriako Udalak Telleria familiari doluminak eman dizkio

Txintxarri Aldizkaria 2012ko api. 11a, 18:13

Pablo Barrio alkatea eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.
Joan den larunbatean, apirilak 7, Jose Antonio Telleriaren heriotza dela eta, Lasarte-Oriako Udalak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian.
Pablo Barrio alkateak Bozeramaileen batzarrean adostutako testua irakurri du. Honetan, Lasarte-Oriako Udalaren izenean, "Jose Antonio Telleria jaunaren bortxazko heriotza eragin duten gertaera tamalgarrien aurrean" bere samin eta atsekabe sakona agertu du alkateak. Izan ere, hildakoa Udaleko langile izandakoa zela gogoratu baitu. Era berean, familiari Udalaeren dolumina helarazi nahi izan dio, " une latz hauetan haien atsekagea konpartitu eta gure babesa eskainiz".