Lasarte-Orian lapurreta ugari

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 12a

Lasarte-Oriako Udaltzaingoak jakin arazten du azken asteetan hainbat lapurreta izan direla gure herrian.
Arranbide eta Kotxeras auzoetan, esate baterako, 8 kotxe lapurtu zituzten lehengo astean eta hainbat tabernatan ere sartu dira lapurrak.
Honetaz gain, herriko pertsona adinduak bereziki ohartarazi nahi dituzte lapurreta arriskuaz. Izan ere, ostegunean, Udaletxeko langileak zirela esanaz, bikote batek herritar baten etxebizitzan sartu eta lapurreta egin zuten. Jakin arazi digutenez, bikote gaztea zen, 30 urte ingurukoa eta ongi jantziak zihoazten.
Gauzak honela, udaltzainek pertsona adinduei etxera joatean adi egoteko eta edozeini ez irekitzeko eskaria egiten diete. Gainera, pentsioa hartzera joatean ere kontuz ibiltzeko deia egin dute, gisa honetako ezbeharrak sahiesteko asmoz.