San Pedro Jaietako egitaraua prestatzen ari da Udala eta ekintzen barruan, urtero legez, haurren danborrada dago. Honetan 5 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
Izena ematea astelehenean, apirilaren 16an, irekitzen da eta maiatzaren 4ean amaituko da. Informazio gehiago edo parte hartu nahi duten guztiek Gazteentzako informazio bulegoara, Manuel Lekuonako 3. solairura, goizez, nahiz arratsaldez hurbildu daitezke.
Plazen zozketa maiatzaren 10ean egingo da eta emaitza maiatzaren 14ean emango da jakitera kultur-etxeko iragarki taulan.