Judokak dominak eta sailkapenak lortzen

Txintxarri 2012ko apirilaren 16a

LOKEko judokak denboraldiko azken txapelketei aurre egin behar diete. Martxoaren 31an bi erronka zituen taldeak, batetik junior mailako Espainiako txapelketako iparraldeko sailkapena eta bestetik Durangoko nazioarteko txapelketa. Eta bietan dominak eskuratu zituzten.
20 urte azpiko Estatuko txapelketako sailkapenean Esteban Martinezek zilarrezko domina eskuratu eta asteburu honetan Madrilen izan da finalean lehiatzen.
Gainera, Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu digunez, Mario Garrido “lesionatuta iritsi zen eta ez zuen lortu sailkatzea” eta Josu Olmosek “ez zuen bere mailarik onena eman eta ez zen sailkatu”.
Bestalde, Durangoko txapelketan kadeteak izan ziren lehian eta Oscar Garridok bere mailako garaikurra eraman zuen; Fermin Baldak, berriz, brontzezko domina.