Buruntzaldea IKT-ko igerilariak bikain

Txintxarri 2012ko apirilaren 16a

Buruntzaldea IKT-ko Itsaso Tolosa martxoko azken astean Open txapelketan izan zen Malagan eta taldeko txikiek, berriz, Ligako laugarren jardunaldia izan zuten.
Itsaso Tolosa 200 bizkar proban parte hartu zuen Openean eta 26. postuan amaitu zuen. Hala ere, Borja Apeztegia entrenatzaileak azpimarratzen duenez, “bertan ikusitako markek, Itsaso denborarekin maila handian ibili daitekeela erakutsi zigun”.

Txikien Liga
Bestalde, Ligako 4. jardunaldia izan zuten taldeko txikienek Hernanin. Hauek nahiz eta exijentzia handiko probak izan, “lan bikaina egin zuten”.
Txikienek, 2003 eta 2002 urteetan jaiotakoek 25 m. eta 50 m. tximeleta probak eta 6x25 m. bular erreleboa egin zuten.
Azken proba honetan aurkeztutako bi taldeek bigarren eta hirugarren postua eskuratu zuten.
2001 eta 2000 urtekoen artean, 100 m. estilo proban Nora Irazustak lehenengo, Leire Carcedok bigarren eta Amaia Izagirrek laugarren postua eskuratu zuten.
200 m. libre proban, berriz, Eneritz Buizak bere marka pertsonala hobetu zuen.
400 m. libre proban, Nora Irazustak lehen postua lortu zuen eta Amaia Izagirre eta Leire Carcedo bere atzetik iritsi ziren amaierara. Mutiletan, Beñat Alkorta seigarren eta Jon Soto zazpigarren izan ziren. Borja Apeztegia entrenatzaileak jakin arazi digunez, proba hau egiten zuten lehen aldia zen.
2000 urteko nesken eta 1999. urteteko gaztetxoen mailan, 200 m. estiloak proban Ainara Garcia bigarren izan zen eta Janire Berasarte hirugarren. Biek haien denborak hobetu.
Bestalde, 400 m. proban, Maialen Casado bigarren, Janire Berasarte 3. eta Ainara Garcia 4. izan ziren.
Eta amaitzeko, 4x50 m. estiloak erreleboa izan zen.
Nesketan bi talde aurkeztu zituen Buruntzaldea IKT-k. Irati Arzallus, Leire Carcedo, Janire Berasarte eta Amaia Izagirrek osatutako erreleboak lehen postua lortu zuen eta bestea deskalifikatua izan zen. Mutiletan, berriz, talde bakarra izan zen lehian eta 4. postua lortu zuen.