Oinatz taldeak Lasarte-Oriako mugak, herriko bitxikeriak eta aspaldiko kontuak ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei apirilaren 21ean, larunbata.
Goizeko 9:00etan Jalgitik atera eta bi ibilbide desberdin egiteko aukera izango da, bat mendi gainetatik eta bestea erosoagoa, nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Gainera, nahi dutenek, Ikatz Mendi jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute. 13 euro balio du menuak. Haurrentzat kroketak, makarroiak eta postrea izango dira eta helduentzat entsalada, saiheskia eta etxeko postrea. Ibilaldian parte hartzeko eta bazkarira joateko asmoa dutenek Ttakunen eman beharko dute izena apirilaren 18a baino lehen.