Oinatzen irteera bertan behera

Txintxarri 2012ko apirilaren 17a

Oinatz taldeak larunbaterako aurreikusita zuen irteera bertan behera uztea erabaki du. Lasarte-Oriako mugetan zehar egitekoa zen txangoa Azkorte egunerako utziko dela aurreratu dute antolatzaileek, maiatzaren 6rako. Bazkaria ez da egingo eta hau dela eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.