Igandean bihotz erraldoia Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 18a

Euskararen maratoirako bideoa osatu nahi da bihotz erraldoi batekin. Honetarako herritarren laguntza beharrezkoa izango da. Ahalik eta jende gehien biltzea da igandeko erronka hitzordua, Okendo plazan 12:00etan. Ezinbestekoa dugu zuen parte hartzea!

Aurten euskararen maratoiaren zortzigarren edizoa ospatuko dugu eta dagoeneko prestaketa lanak hasiak dira. Lan hauen baitan kokatzen da igande honetarako deialdia. Bidoklipa grabatzeko baliagarria izango zaigun bihotz erraldoi bat osatu behar dugu eta ahalik eta jende gehien biltzea lortu behar dugu zuen laguntzarekin. Hitzordura gorriz jantzita azaltzea eskatzen da, behintzat jertse edo kamiseta gorria ekartzea ahalik eta bihotz gorri eta biziena lortzeko. Hitzordua Okendo plazan izango da 12:00etan. Zabaldu deialdi hau lagunen artean eta parte hartzera animatu!