Kukukaren 10. urteurreneko egitarauaren barruan kokatzen den saio honetan, irakurketa dramatizatu bat egin zuen aktoreak, Kukukako kide eta bertaratu ziren herritarrei erakusteko testuak desberdinak direla esateko edo irakurtzeko badira.
Martxoaren 27an Antzekiaren Egunean Maiderrek Arriagako horma eskegita John Malkovich aktoreak idatziriko manifestua irakurri zuen, eta esateko testu zail hori ekarri zuten kultur-etxera. Ez zuten trapezioa aretoko sabaian zintzilikatzerik izan, eta horregatik atrilean egin zuen irakurketa dramatiko hori.