Kontzertuak eta bazkaria Kortxoenean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 20a

Larunbatean, apirilak 21ean, Kortxoenea gaztetxean bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte Lasarte-Oriako gazteek. Helburua Lasarte-Orian Enrique Cob “Gorri”-ren omenezko jaialdi bat antolatzeko dirua biltzea da.
Honetan, Lasarte-Oriako Despervizio, Obito eta Bar Remigio parte hartzeaz gain, Morghead eta L.U.R. taldeak eszenatokian ikusteko aukera izango da.
Antolatzaileek azaldu digutenez, bazkaria 14:30ean hasiko da. Honen ostean, Donostiako Goto kantautoreak beste doinuak eskainiko ditu eta 18:00etan, taldeen txanda izango da.