Diagnosiaren aurkezpenak harrera ona

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 20a

Parte hartze sailak asteazken arratsaldean auzoz auzoko bileretatik ateratako diagnosia aurkeztu zuen. Hainbat herritar hurbildu zen Manuel Lekuona kultur-etxeko hitzaldi aretora eta adi entzun zituzten Alaitz Mendizabal, Parte hartze saileko lehendakaria eta Larraitz Sarobe teknikariak emandako azalpenak.
Lehenengo eta bigarren fasean egindako lana laburtu, hauetan ateratako ideiak arloka azaldu eta auzoz-auzo ezarri diren lehentasunak aurkeztu zituzten, baita auzoek komunean dituzten proposamenak ere. Udaleko teknikoek ezarritako hiru multzoen arabera lan egingo dutela azaldu eta azkenik, partehartze laborategi eta hirugarren faseko nondik norakoak azaldu zituzten